XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikas ezazu, lan egizu, eta horiek zabalduko dizute diruaren bidea, eta diruaren bitartez, munduarena. Eta orain, joan zaitez janztera. (Jon irten egiten da).

ERROSA - Iñakik kondatu dizu Jonen hori? BALENDIN - Bai, hark esan dit.

ERROSA - Ba, badaezpadan, aurrera egin baino lehen ikus ezazu ea egia den.

BALENDIN - Zergatik diozu hori?. ERROSA - Ez dakit ba. Iñakik ez du Jon ongi ikusten. Bestalde, Iñakik eta Maitek...

BALENDIN - (Haserre). Zer esan nahi duzu?. Iñakik eta Maitek zerbait dutela beren artean?.

ERROSA - Ez, ez dut hainbeste esan nahi izan. Ez zaitez larritu. Balendin. Oraindik ez dut uste ezer seriorik dagoenik, baina badaezpadan kontuz ibili beharko gara. Erne egon beharko dugu.

BALENDIN - (Haserre). A, ba zerbait susmatzen badut, Iñaki kanpora botako dut!.

ERROSA - Utz ezazu arazo hori nire eskuetan. Gogorkeria erabili baino hobe da bigun jokatzea. Diplomazia eta maltzurkeriaren bidez nik konponduko dut hauzi hau. Teloia.